XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12.1.- SARRERA Funtzio baten adierazpen grafikoa egiteak, bere infinitu puntuen adierazpena eskatzen du.

Hau ezinezkoa denez, punturik garrantzitsuenak aurkitzera mugatuko gara eta honela, antza ematen diogunean, beste zenbait puntuz lagundurik, dagokion grafikoa aterako dugu.

Beraz, aipa ditzagun lagunduko diguten puntu garrantzitsu horiek.

1: Simetriak
2: Izate-eremua
3: Ebaki-puntuak ardatzekin
4: Maximo eta minimoak
5: Gorapen- eta beherapen-tarteak
6: Ahurtasuna eta ganbiltasuna
7: Inflexio-puntuak
8: Asintotak
9: Balio-taula.

Has gaitezen banaka banaka aztertzen.

12.2.- SIMETRIAK Grafiko bat aztertzen dugunean, ondoko simetria hauen aurrean aurki gaitezke.

a) y ordenatu-ardatzarekiko simetria: Kurba bat definitzen duen funtzioan x aldagaiaren ordez (-x) ipinita egiaztatzen bada, orduan kurba, y ordenatu-ardatzarekiko simetriko izango da.

Ondoko hau gertatzen da (ikus 12.1. irudia).

b) x abzisa-ardatzarekiko simetria: Ikasleak aurreko puntuan esan duguna kontuan izanik, eta 12.2. irudia arreta handiz aztertuz, definizio bat eman dezala ondorio honetara iristearren: (Bi funtzio hauek, (12.1. eta 12.2. irudikoak), simetria bikoitia dutela esan dezakegu.

c) Koordenatu jatorriarekiko simetria funtzioan x eta y ondoz ondoko -x eta -yz ordezkatuz funtzioaren balioa lehengo bera denean, koordenatu-jatorriarekiko simetrikoa izango da.

1.2.1. irudia: y ordenatu ardatzarekiko simetria.

1.2.2. irudia: x ordenatu-ardatzarekiko simetria.